Errumaniako Nazioarteko Eguna ospatuko dute bihar Astigarragan. Goizeko 10:00etatik 11:30etara Errumania eta errumaniarrak gehiago ezagutzeko aukera izango da. Foru plazan mahaia jarriko dute jakiekin, besteak beste. Errumaniar Kultura elkarteak antolatu du.