Hernaniarrak zazpigarren, taldeka

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 29a


Iberiar Penintsulako Dardo Txapelketa jokatu berri da Santiago de Compostelan, eta hernaniarrek, taldeka, zazpigarren egin dute, beste 127 talderen aurka lehiatuta. Euskal Herriko jokalariez gain, txapelketan hartu dute parte beste hainbat zonaldetako jokalariek ere: Galizia, Portugal, Asturias... Hernaniarrak Atxur Arrano taldearen izenean aritu dira: Mohamed, Josu, Jon eta Ormaetxea. Abenduan, berriz, Gipuzkoako Ligan sailkatze fasea gainditzeko lehian hasiko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!