Ordiziarekin derbia, Seaskaren alde

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 29a

Partidu garrantzitsua joka­tu­ko du bihar Hernanik, 12:00e­tan Landaren. Garran­tzitsua, Ordiziaren aurkako derbia izango delako, eta, gainera, bildutako dirua Seaska, Iparraldeko Ikastolen Federazioari laguntzeko izan­go delako.
Sarrerak 10 euro balioko di­tu, eta abonatuek ere or­dain­­du beharko dute: 5 euro.

Ondoren, paellada
Biharko partidua berezia izan­go da, eta, hain zuzen, festa giroa luzatzeko asmo­tan, paellada egingo dute partidua bukatu ondoren. Giro ona eta jendetza biltzea espero dute antolatzaileek.

Bueltako partiduan, berdin
Bueltako partidua Ordizian jokatzen denean ere, bil­du­tako dirua Seaskari lagun­tzeko erabiliko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!