Azaroaren 24an uraren araudia zuzentzeko eskaera aurkeztu zuen Hernaniko PSE-EEk. Prentsa oharrean azaldutakoaren arabera, Gobernu Taldeak egindako proposamenei beste batzuk gehitzeko eskatu du.
«WhatsApparen garaian tresna hauek ez erabiltzea atzerakoia da»
Hainbat neurri proposatu ditu PSE-EEk, ur-mozketen berri herritarrei emateko: abisu bat argitaratzea Kronikan eta probintzia mailako tirada haundieneko 3 egunkaritan, udaletxeko webgunean, eta berehalako mezularitzaren bidez, internetetik edo mugikorretatik.
Portaletan bandoak jartzea ere proposatzen du, baina ura moztu baino 72 ordu lehenago (ez 48 ordu lehenago). Azkenik, Gobernu Taldeak egindako proposamena, elkarteei abisua pasatzea, zabaltzeko eskatzen du, koloretako mapak jarriz.