Errekurtsoa jarri du Doberak, Jaurlaritzan

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 29a

Dobera Euskara Elkarteak errekurtsoa aurkeztu dio Eusko Jaurlaritzari. Izan ere, Jaurlaritzak murriztu egin dio dirulaguntza Kronikari; 8.000 euro gutxiago jaso ditu.
Jaurlaritzaren argudioa da Kronika ez duela eskuetan hartzen 350 herritarrek baino gehiagok. Baina Eustaten in­kes­ten arabera, 10.000 ira­kur­le baino gehiago ditu.
Datu hori indartzen duten hainbat herritarren testigan­tzak, argazkiak, datuak... ager­tzen dira errekurtsoan, eta Dobera Euskara Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, errekurtsoaren al­de egin duten lanagatik.

Errekurtsoa eskuragarri
Nahi duenak eskuratu eta ira­ku­rri dezake errekurtsoa. Kro­nikan bertan eskatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!