Baratzeko pertsonaia koloretsuak gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 29a

Txotxongiloak izango dira gaurko haur-antzerkiko pro­tagonistak. Bost urtetik gora­ko umeentzako ikuskizuna eskainiko du Bihar Txotxon­gilo Taldeak: Lagunekin ba­ra­tzean. Goizeko 11:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak 2,70 euro balio ditu.

Barazki koloretsuak protagonista
Lagunekin baratzean izeneko txotxongilo ikuskizun hone­tako protagonistak kolore biziko barazkiak izango dira. Haien artean eta nagusiekin dituzten zailtasunak kon­pon­tzeko baliabideak era­ku­tsiko dizkiete haurrei, modu autonomo batean eta modu errazean erlazioak lantzeko gai izan daitezen.
Horrekin lotuta, hainbat gai landuko dituzte. Esate­rako, kultur aniztasuna, ez­ber­dinari errespetua iza­tea, gatazkak konpontzea eta tal­deak sortzen duen presioari aurre egitea.

Saioa, euskeraz
Txotxongilo ikuskizun hau euskeraz eskainiko da, 5 urtetik gorakoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!