Konpostajea bultzatzeko aldaketa, hondakin bilketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 22a

Mendialdeko Udalek eta Mankomunitateak jakinarazi du hondakinen bilketa zerbi­tzuaren sisteman aldaketak egitekoak direla. Asmoa da organikoarekin konposta egitea bultzatzea.
Hori horrela, Vermican enpresako teknikariak etxez etxe ibiliko dira datozen egunetan, aldaketen berri eman eta egoera aztertzeko.

Helburua, konposta egitea bultzatzea
Hondakin bilketa zerbitzuan egin nahi diren aldaketa hauek helburu zehatz bat dute: organikoarekin konposta egitea.
Aranon, bereziki banakako konposta egitea bultzatu nahi da, eta Goizueta, berriz, biak, auzo konposta, eta banakakoa.

Aranon, etzi eta etzidamu; Goizuetan, 26tik aurrera
Vermicaneko teknikariak datozen egunetan izanen dira Aranon eta Goizuetan. Aranon, hain zuzen, azaroaren 24 eta 25ean ibiliko dira. Goizuetan, berriz, azaroaren 26tik abenduaren 2ra bitartean. Bi herrietako udalek jakinaren gainean jarri nahi izan ditu herritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!