Emanaldi berezia, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 26a

Aiztondo abesbatzak ema­nal­dia eskainiko du larun­batean. Emanaldi berezia izango da, gainera, herriko hainbat musikariren lagun­tza­rekin abestuko baitute. Musikari horiek instrumentu bana joko dute eta Aiztondoko kideek kanta bana egingo dute instrumentu bakoitzarekin: alboka, biolina, fagota, mo­ko txirula, trikitixa, txistua... entzuteko aukera izango da, Igor Arroyoren zuzendaritza­pean. 
Emanaldi hau, Indarkeria sexistaren aurkako matazak ekimenaren barruan ere eskai­niko dute. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da, Astigarragako Andre Maria elizan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!