Hernanin izango da Divine Gospel Reunion hirukotea, datorren astean. Hernani’n Musik ekimenaren barruan, kontzertua emango dute Biterin, ostiral gauean, 22:00etan. Saioa ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko. Biterin bertan erosi daitezke, 7 euroan. Oraindik ere gelditzen dira sarrerak.
Hiru bakarlari haundi, elkarrekin
Hiru bakarlari haundi elkartu dira, Divine Gospel Reunion hirukotea osatzeko. Joniece Jamison, Victoria Tori Robinson eta Linda Lee Hopkins dira abeslariak, estatubatuarrak hirurak, eta mundu osoan zehar abestutakoak. Nork bere bidea egin du, arrakastaz betea, eta elkarrekin ari dira orain.
Gospel musikara itzulera
Alor ezberdinetan aritu dira hiru abeslariak, beren ibilbideetan zehar: pop, funk, jazz... Abeslari ezagunekin elkarlanean ere aritu dira hirurak: Elton John, Ray Charles, Bob Sinclair... Orain, berriz, beren jatorrizko estilora bueltatuko dira, Gospel musikara hain zuzen ere.
Horren emaitza, ikuskizun berri, berezi eta bateratua izango da, Hernanira ekarriko dutena. Hiru ahots ezberdin, energia haundia eta interpretazio ederrak elkartuko dituzte, kontzertu polit bat eskaintzeko Biteriko ikusleei.