‘La jaula de oro’ gaur, Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 28a

Hirugarren eta azken saioa izango du gaur 2014ko Inmigrazineak. La jaula de oro filmak emango dio amaiera, zinea eta inmigrazioa elkar­tzen dituen zikloari, AMHERek antolatuta. Sandiusterrin izango da gaurko saioa, arra­tsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa da.

Gaurko filmak, sari garrantzitsuak
Iaz estreinatu zen La jaula de oro filma, Diego Quemada Diez zuzendariaren eskutik. Arrakasta haundiko pelikula izan da, eta sari garran­tzitsuak jaso ditu. Besteak beste, Cannesen, Chicagon eta Mar de Platan.
Filmak kontatzen du, Guatemalatik abiatu eta Estatu Batuetara doazen hiru gaz­te­ren bidaia, arriskuz betetakoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!