Oso partidu parekatua jokatu zuen Hernaniko boleibol taldeak, larunbatean, Arrasateko Arizmendiren kontra. Aurreneko jokoa galdu ondoren, buelta eman zioten hernaniarrek, hurrengo biak irabazita. Partidua berdindu zuen Arizmendik, laugarrenean. Joko erabakigarria ezin estuagoa izan zen hasieratik, eta 13-15 galdu zuen Hernanik.