Hernaniko Kaleratzeak Stop plataforma, kalera aterako da larunbatean, Kutxabanken «praktika txarrak» salatzeko asmoz. Enkartelada egingo dute herrian, jendeak azkenaldian gertatzen ari dena jakin dezan.
Txistorrada popularra ere egingo dute larunbatean, Plaza Berrin, IRPH taldeko kideei laguntza emateko. Goizeko 11:30etatik eguerdiko 14:30etara egongo dira. Eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin egingo dute txistorrada.
Antzerkia Biterin, asteartean
Astearterako ere antolatu ditu ekintzak, Kaleratzeak Stop plataformak. Antzerki saioa izango da Biterin, iluntzeko 19:30etan: Estafados y además avergonzados. Virginia Imazek eskainiko du, Oihukako pailazoak. Sarrera doan izango da, eta herritar guztiei zuzenduta dago saioa.