Konpondu dute Onddi kaleko ur tuberia, eta gaur arratsaldean itzuliko da trafikoa normaltasunera. Kalea irekiko dute berriro, goizean asfaltatze lanak egin ondoren. Ura ere emango dute eguerditik aurrera, baina 09:00etatik 12:00etara, urik gabe egongo dira Larramendi kaleko zenbait etxe.