Elikagai bilketak, bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 27a

Bihar eta etzi egingo du elikagai bilketa, Gipuzkoako Elikagai Bankuak. Iazko kan­painaren arrakasta ikusita, aurten ere egitea erabaki dute, eta zentro komertzialetan jarriko dituzte guneak, herri­tarrek elikagaiak emateko. Hernanin, hiru tokitan eman daitezke: Lidl, Eroski eta DYA.
Azaroaren 28 eta 29an, egun osoan zehar egongo dira boluntarioak, puntu horietan. Komertzioak irekitzen dire­netik ixten diren arte, alegia.

Jaki prekozinatuak hobe
Mota guztietako elikagaiak hartuko dituzte, bi egunetan. Hori bai, prekozinatutako ja­ki­ak ema­tea gomendatu dute antola­tzaileek, dagoeneko su­kal­­datuta dauden lekaleak... Horrela, energia gutxiago gastatzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!