Sari garrantzitsua jaso zuten ostiralean, Arriaga antzokian, Gregorio eta Mikel Muro hernaniarrek. Euskal Gidoi Onenaren saria lortu dute Zinebin, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian, Tiempo inverso film laburrari esker.
Autore eta Editoreen Sozietateak eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarteak eskainitako saria da jaso dutena.
Tiempo inverso, atzerako bizitza
Elkarrekin zuzendu dute film laburra, Muro aita-semeak. 14 minutuko iraupena du Tiempo inverso filmak, eta denboran atzera egin dezakeen pertsonaia baten istorioa kontatzen du. Horrela, iraganeko akatsak konpondu ditzake. Baina dena ez da ona izango. «Bizitzako denbora nola betetzen dugun azaltzen duen metafora bat da filma», dio Gregorio Murok.
Sudor de sol komikia, aurkeztu berria
Gregorio Murok, bestalde, Sudor de sol komikia argitaratu berri du, Jose Manuel Matarekin batera. Amazoniara urre bila doan Marcos deskubritzaile asteasuarraren istorioa kontatzen du komikiak.