Erresidentzia pribatuen konbenioa negoziatzeko mahaia, osatuta

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 26a

Osatu dute mahaia, Gipuz­koa­ko Erresidentzien Konbe­nioa negoziatzeko. Joan den ostiralean osatu zuten, «nahiz eta aurreko bileran trabak jarri, bereziki Adegik», CCOOk azaldu duenez.

Mahaian ordezkaritza duten lau sindikatuek, dagoeneko aurkeztu dituzte beraien plataformak, baina Adegik eta Laresek, oraindik ez dute horien inguruko erantzunik eman. Biek azaldu dute, hu­rrengo bileran emango dutela erantzuna, abenduaren 11n.

«Sektoreko langile guztiak hartu behar ditu konbenioak»
CCOOk adierazi du, negoziaketa prozesu honekin Gipuzkoa osorako konbenio orokor bat lortu behar dutela: «beste behin, aldarrikatu nahi dugu probin­tziako konbenio bat behar dugula, sektoreko langile guztiak barnean hartuko dituena, inolako lantokirik geratu ez dadin konbenio horrek zehaztutakotik kanpo».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!