Mundarrok 1-0 galdu zuen Hondarribiaren aurka. Lehenengo zatiak kolore morea izan zuen, 30garren minutura arte. Bost minutu beranduago, ordea, gola sartu zuten etxekoek. Bigarren zatian, astigartarrek ezin izan zuten markagailua aldatu, nahiz eta ordu erdiz 10 jokalariren kontra aritu. Jokaldirik onena, bost minuturen faltan egin zuen Ibaik, baina ez zuen atean sartzea lortu. Emaitza mingarria izan da Mundarrorentzat. Taldea egoera larrian dago, jaitsiera postuak gero eta gertuago baititu.