Beste garaipen bat, neskek

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 26a

Euskal Ligan, pixkanaka hobetzen doa nesken taldea. Horren adierazle, asteburuan lortutako garaipena. 42-64 irabazi zioten San Antoniori. Lehenengo eta hirugarren laurdenak oso parekatuak izan ziren, baina gainerakoan nagusi izan ziren astigartarrak. Mutilek, berriz, 69-74 galdu zuten Oñatiko Aloña Mendiren aurka. Etxekoak nagusi izan ziren, baina azken laurdenean galdu zuten ordura arte lortutako aldea.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!