Txantxangorri B txapeldun, elkarteen lehian

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 26a

Txantxangorri elkarteak irabazi du aurten, Elkarte Arteko Mus Txapelketa. Elkarteko B bikoteak, finala irabazi zuen Santa Barbara A bikotearen kontra (2-4). Hirugarren posturako lehian, berriz, Etxeberri B nagusitu zen, Sagastialde Aren kontra.
Ostiral honetan emango diote amaiera txapelketari, Karobi elkartean afari eder bat eginez. Bertan egongo dira parte hartzaile guztiak, eta afalostean, sariak banatuko dizkiete txapeldunei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!