«Kolektiboki erasoei erantzuna ematen jarraituko dugu, salatzen eta konfrontatzen»

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 26a

Indarkeria sexista salatzeko egun nagusia zen atzokoa, Emakumeenganako Indarke­riaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Eta asmo horrekin, dozenaka herritar bildu ziren Plaza Berrin. Salatu zuten, makineria oso bat dagoela indarkeria sexistaren atzean: «estetika kanonak, lan bana­keta, maitasun erroman­ti­ko­aren ideologia, erasoak... Zapalkuntza patriarkalak bizi­rauteko ezinbestekoa duen indarkeria sexistaren maki­ne­riaren parte dira».
Aldarrikatu zuten, gehiegi direla ematen diren kasuak, Hernanin bertan: «Udalaren datuen arabera, 11 dira aurten indarkeria sexista jasan eta Udalarekin harremanetan jarri direnak. Eta ezin ahaztu Txaro Roman hernaniarraren erahilketa».

«Urteak daramatzagu jostorratzak zorrozten»
Sistema heteropatriarkalak itsu nahi dituela salatu zuten atzoko kontzentrazioan: «bai­na gurekin jai dute! Urteak daramatzagu jostorratzak zo­rrozten, eta hori da gure hel­burua: makineria lehertzea!».
«Kolektiboki erasoei eran­tzuna ematen jarraituko dugu, salatzen eta konfron­tatzen. Indarkeriarik gabeko herri bat nahi dugulako; aske egingo gaituzten harreman eredu batzuk nahi ditugulako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!