Artisauen bilgune izango da Plaza, igande honetan. Pablo Lasa Artisau Azoka jarriko dute, egun osoan zehar: goizez, 11:00etatik 14:30etara; eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Eskulanak ikusi eta erosteko aukera zabala izango dute herritarrek.
30 postutik gora
Azokan, 30 postu baino gehiago jarriko dituzte artisauek. Gipuzkoako toki desberdinetatik etorriko dira gehienak, baina beste lurralde batzuetakoak ere izango dira: Goizuetakoak, Villabakoak eta Valentziakoak ere bai.
Lau tailer, azokan bertan
Mota guztietako produktuak egongo dira: egurrarekin egindakoak, bitxiak, ehunezkoak, xaboiak, eskulturak, jakiak... Lau tailer ere jarriko dituzte: serigrafia, zurezko jostailuak, oihalezko panpinak eta makramezko pultserak egiten ikasteko.