Irailaren 3an, 25 urte bete ziren Astigarragako txistulariek lehenengo aldiz diana jo zutela eta urteurrena ospatzeko, diana berezia egin zuten igandean. Txirrixkla, musika eskola eta herri eskolako txistulariek girotu zituzten kale eta plazak. Bi erronda egin zituzten. Argazki gehiago, interneten.