Indarkeria sexistaren aurkako aldarria ozen zabaldu dute Astigarragan, azken egunetan. Atzo, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna izan zen eta kontzentrazioa egin zen udaletxe aurrean. Herritarrek eta Udal ordezkariek egin zuten bat.
Horrez gain, larunbatean, Indarkeria sexistaren aurkako matazak ekimenaren egun potoloa izan zen. Euskal Herriko eta munduko 17 herrialdetako bufanda zatiekin 1.157 metroko bufanda erraldoia osatu zen. Antolatzaileek (Udala, Harituz eta Haurralde) eskerrak eman zizkieten ekimenarekin bat egin eta bufanda zatiak bidali zituzten guztiei. Festa aldarrikapena egun osoan izan zen eta Astigarragako talde eta elkarteen laguntzarekin, hainbat ekintza izan ziren: tailerrak, musika, dantza, pintxoak, bazkaria, pala txapelketa...
Txapelketan, 6 bikotek hartu zuten parte eta bikote gazteenak irabazi zuen: Astigarragako Eider Arko eta Hernaniko Ixone Irigoienek osatua.
Gi Gong saioa gaur...
Matazak ekimenaren barruan, ekintza gehiago izango dira datozen egunetan: gaur, Gi Gong saioa (09:30, kultur etxean); bihar, pintxo potea; ostiralean, biodantza (09:30 kultur etxean); larunbatean, autodefentsa...