Kontzentrazioa gaur, indarkeria sexistaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 25a

Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da gaur eta kontzentrazioa egingo da udaletxe aurrean. Indarkeria sexistaren aurka mobilizatzeko dei egiten diete herritarrei. Eguerdiko 12:00etan izango da. Arratsaldean, berriz, zine foruma antolatu dute kultur etxean (18:00). Datozen egunetan ekintza gehiago ere izango dira Indarkeria sexistaren aurkako matazak ekimenaren barruan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!