Ondo baino hobeto aprobetxatu zituzten etxean jokatzearen abantailak, Hernaniko judokek. Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu zen larunbatean, kiroldegian, eta Hernaniko neskek ez zuten aukera galdu.
Beren onena eman zuten borroka bakoitzean, herriko zaleen aurrean, eta txapeldun izan zen Hernaniko bost neskak osatutako taldea: Maddi Arizmendi, Ainara Eizagirre, Irati Ferreiro, Maddi Guemes eta Maider Unanue. Garaipen ederra lortu zuten bostek.