Asteburu ona, Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko aza. 25a, 01:00

Asteburu ona izan da pelotari hernaniarrentzat, Gipuzkoako Txapelketan: 8 partidu irabazi dituzte, eta 3 galdu. Garrantzitsuena, Xabat Pagolak eta Iñaki Urruzolak lortu zutena, jubenilen bigarren mailan: finalerdia irabazi zuten Hondarribian, eta denboraldiko aurreneko final ofiziala jokatuko dute. Unax Uitzi alebina eta Oihan Zugasti infantila, berriz, final zortzirenak jokatzeko sailkatu dira.
Emaitza txarrak ere izan ziren, ordea. Anartz Oiartzabal alebinak ezin izan zuen partidua bukatu, gaixotasun bat tarteko, eta Xabier Salaberria infantilak galdu egin zuen, partidu ona jokatu arren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!