Bigarren tailerra, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 25a

Hiru tailer antolatu ditu AGIFES elkarteak, buruko gaixotasunen bat duten senitartekoekin harremanak hobetzeko. Bigarrena ostegunean izango da, Biterin, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Maider Gorostidi psikologoak zuzenduko du saioa. Izena emateko, AGIFESera deitu behar da: 943 47 43 37. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!