Kontzentrazioa, indarkeria sexista salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 25a

Indarkeria sexista salatzeko eguna da gaurkoa, Emakume­enganako Indarkeriaren Kon­tra­­ko Nazioarteko Eguna. Horregatik, kontzentrazioa egingo dute Plaza Berrin, iluntzeko 19:00etatik aurrera. Hernaniko Bilgune Feminis­tak, Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Udalak deitu dute, eta dei egin diete herritar guztiei, salaketarekin bat egiteko.

Autodefentsa feminista saioa, larunbatean
Indarkeria sexista salatzeko, beste ekitaldi bat ere egingo dute larunbatean. Autodefen­tsa feminista saioa egingo dute Biterin, goizeko 10:00etan hasita. Apuntatzeko, idatzi mezua helbide elektroniko honetara: hernanikotxokofeminista@gmail.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!