Sahararen aldeko euskal karabanaren kanpaina bihartik urtarrilaren 10era izango da aurten. Hernanin antolatze lanetan ari dira oraindik Udaleko Kooperazio saila eta hainbat herritar. Bigarren bilera ostegunean deitu dute, 19:30etan, Biterin. Herritarrak animatu dituzte parte hartzera. Izena emateko edo informazio gehiagorako:
a-yarza@hernani.net edo 943 33 70 17.