Aitzakia ederra izan zen atzokoa, bertan jaio eta atzerritik etorritako herritarrek elkar ezagutzeko. 66 familia elkartu ziren, 27 bazkaritan. Aurten gainera, gazte asko animatu dira, parte hartzera. Hiru bazkaritan bildu dira gazteak: batzuk etxean, eta besteak, Gaztetxean. Esperientzia ederra izan da, guztientzat.