Bost sari, bost onenentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 24a

Lehia estua izan da aurten, Hernaniko xake txapelketan. 24 lagunek hartu dute parte, eta zazpi jardunaldi jokatu dira guztira. Azkenekora arte ordea, ez da jakin zeinek jan­tziko zuen txapela.
Felix Manso eta Eneko Martiarenaren artean egon da lehia, azken momentura arte. Atzo gainera, elkarren kontra jokatu zuten. Berdindua joan zen partida, baina azkenean Felix Mansorentzat izan zen txapela. Eneko Martiarena bigarren geratu zen.
Hirugarren sailkatua Fer­nando Esnaola izan zen, eta berak jaso zuen hernaniar onenaren saria.
Federatu gabeko jokalari onena JM Arriaran izan da aurten. Eta Gaztetxoen saria Aiert Lerekik jaso du.

SAILKAPEN OROKORRA:
1. Felix Manso
2. Eneko Martiarena
3. Fernando Esnaola
4. Pinilla
5. Jon Altuna
6. Mikel Zubia
7. Iñaki Erdozio
8. Pablo Arrondo
9. Joseba Goikoetxea
10. Navascues
11. JR Altuna
12. JM Arriaran
13. Berrotaran
14. Udakiola
15. Kofi

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!