Indarkeria sexistaren kontra, kontzentrazioa bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 24a

Azaroaren 25a da bihar, Emakumeenganako Indarke­riaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Indarkeria sexista sa­la­tzeko hainbat ekitaldi izaten ari dira Hernanin, talde eta instituzioek deituta. Larun­batean esaterako, murala margotu zuten Plaza Berrin, Kale Nagusira ematen duen paretean: «egun horrek duen garrantzia eta esanahia urte osoan mantentzea nahi dugu, eta horregatik margotu dugu toki esanguratsu batean».
Ekitaldi nagusia, kontzen­tra­zioa, bihar egingo dute. Hernaniko Bilgune Feminis­tak, Berdintasun Kontseiluak eta Udalak deitu dute, iluntzeko 19:00etan, Plaza Berrin; eta herritar guztiak gonbidatu dituzte, bertaratu eta in­dar­keria salatzera.
Eta egun honen harira, la­run­batean antolatu dute azken ekintza: autodefentsa feminista saioa. Izena eman behar da hernanikotxokofeminista.com helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!