Onddi kaleak itxita jarraitzen du eta lanean ari dira lehertutako tuberia bilatzen

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 23a

Onddi kalea ibilgailuentzat itxita dago atzo gauetik. Gaueko 22:00ak ziren, bizilagunak ohartu zirenean, errepidean behera ur mordoa zijoala. Karreterako lurra altxa egin zen, eta Udaltzainek berehala itxi zuten bidea. Aberia konpontze aldera, ura ere moztuta egon zen herrian.

Lanean, aberia bilatzeko
Azaldu dutenez, hodi edo tuberia bat lehertu da, ez dakite ordea non. Buru belarri lanean ari dira, aberia non dagoen lehenbailehen bilatu eta arazoa konpontzeko. Udaltzaingoak Kronikari azaldu dionez, momentuz ez dakite non hautsi den tuberia, eta errepidea altxatzen ari dira, bilatu nahian.

Errepidea itxita
Oraingoz ez dakite zenbat denbora beharko duten aberia lokalizatu eta konpontzeko. Bitarte guzti horretan ibilgailuentzat itxita egongo da Onddi kalea. Beraz, Larramendi kaletik Porturako bidea ezingo dute egin ibilgailuek; eta alderantziz ere ez.

Ur mozketak, tarteka
Tarteka, Lizeaga auzoko zenbaki batzuetan ura moztuko dutela ere, jakinarazi dute. Gomendatu dute, ura dagoen bitartean, aprobetxatu eta gordetzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!