Lan talde bat osatu nahi dute Hernanin Koldo Azpiazu eskultorea eta Pablo Azkue pintorearen omenezko erakusketa edo ekitaldiren bat antolatzeko. Horretarako, bilera deitu dute asteartean, 18:30etan. Bestalde, bilerara azaltzeko deia egin diete Koldo Azpiazuren pieza edo eskulturaren bat dutenei.