Sendabelarren inguruan gaur, Maika Cestenar

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 22a

Azaroa bukatzen ari bada ere, oraindik izanen da aukera Goizuetan hainbat ekitaldirekin gozatzeko. Atzo bertan, Euskal Herriko altxorretan barrena, Arkaitz Astiazaranen dokumentala ikusteko aukera izan zen. Gaur, berriz, sendabelarren inguruko hitzaldia emanen du Maika Cestenarrek.

Hitzaldia gaur, sendabelarren inguruan
Arratsaldeko 18:00etan sendabelarren inguruko hitzaldia emanen du gaur, Maika Cestenarrek, Goxalin. Aukera izanen da sendabelarrak ezagutu eta ukenduak nola egin ikasteko.

Ikuskizuna eta feria, hila bukatzeko
Datorren asteburuko ekitaldiak izanen dira azaro kulturaleko azkenak.
Ostiralean, Oskar Estan­garen ikuskizun berriarekin gozatzeko aukera izanen da, 19:30etan Ganbaran. Errima­tuz, garenera arrimatuz lan berria aurkeztuko du. Bertan, bere ideiak azalduko ditu, hip-hop eta antzeko erritmoetara moldatuta.
Hileko azken ekitaldia, berriz, Goizuetako feri egun haundia izanen da, azaroaren 29an. Urteko zita garrantzi­tsuenetakoa izaten da. Bertan, azinda, artisau eta nekazaritza produktuen postuak ikusteko aukera izanen da goizean zehar, 10:00etatik 13:00etara, eta taloak, bazkari herrikoia, musika eta giro ederra izanen dira nagusi.
Hain zuzen, herri-bazkarirako sarrerak salgai daude dagoeneko Amaia kafetegian. Haurrek, 0 eta 8 urte bitartekoek, doan dituzte sarreak. 9 eta 16 urte bitartekoek, berriz, 10 euro. Helduek 21 euroko txartelak erosi beharko dituzte, baina langabetuentzako prezio berezia izanen da: 18 euro. Bazkaria 14:30etan eginen da, eta bazkalostean festak aurrera eginen du poteoarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!