Itsaspeko bihotzak areto literarioa Hernanira ekarri dute Udal Liburutegiak eta Berdintasun Sailak. Helburua da, haur literatura genero berdintasuna lantzeko erabiltzea. Ikastetxeetako gazteek, 8-11 urte bitartekoek, bisita gidatuak egingo dituzte.
Herritarrentzat arratsaldez egongo da irekia, 17:00etatik 19:30etara. Bertan liburuxka batzuk daude, erakusketako ibilbidea egiteko. Eta bisita gidatuak ere izango dira. Bihar, helduentzako ordubeteko bi saio: 17:00etan eta 18:30etan; gehienez 15 laguneko taldeak izango dira. Eta ostegunean, gurasoentzako, bost urtetik gorako umeekin joateko. Bi saio izango dira, 17:00etan eta 18:30etan.; gehienez 20 laguneko taldeak izango dira. Gonbidapenak jaso behar dira Udal Liburutegian edo Berdintasun sailean. Areto Literarioa Udaleko areto nagusian dago, ostirala arte.