Azken bost partiduak galduta, garaipen beharrean dago Euskal Ligako mutilen taldea. Gaur jokatuko du, Oñati-Aloña Mendi taldearen aurka, 20:15etan, La Salleko kantxan.
Ez da batere partidu erraza izango astigartarrentzat. Izan ere, sailkapeneko hirugarren postuan dago Oñati-Aloña Mendi, eta Mundarro-La Salle, berriz, 12garrenean.
Hala ere, etxean jokatuta, eta zaleen babesarekin, denboraldiko bigarren garaipena lortzen saiatuko dira. Hurrengo asteburuan atsedena izango dute, eta gaurkoa dute dena emateko eguna.