Lau partidu goizuetarrek, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 22a

Umore Onako pilotariek lau partidu jokatuko dituzte asteburu honetan: Nafar Jokoan, benjamin 3garren mailan, 16:30etan Betelun, Oihan Legarretak eta Aitzol Salaberria, Araxesekoen kontra; alebinetako 3garren mailan, Joanes eta Beñat Apezetxea Goizuetan 12:00etan Atarrabiko Etxeberria eta Garraldaren aurka; kadeteetako 1go mailan, 16:30etan Zubirin, Salaberria-Mariezkurrena, Malla-Beteluren kontra. Bestalde, bihar, 10:00etan Zizurkilen, Aizkorbe-Apezetxea/Arruti-Azpitarte. Aurreko asteko emaitzei dagokienez: Oihan Legarreta-Aitzol Salaberria/Larraun C.14-18; Aitor Aizkorbe-Antton Apezetxea/ Etxeberria-Ruiz 22-0; eta Salaberria-Mariez­kurre­na/Mata-Cordon 22-8.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!