Puntu bila Mundarro

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 22a

Aukera paregabea izango du gaurkoan Mundarrok puntu eder batzuekin etxera bueltatzeko. Hondarri­biaren aurka jo­katuko du, arratsaldeko 15:30etan, Ondartza ze­la­ian.
Sailkapeneko azken postuan dago Hondarribia, eta Astigarragako moreek ezin dute aukera hau galdu partidua irabazi eta hiru puntuekin sailkapenean gora egiteko, aurkaria baino hiru postu gorago bakarrik baitago.
Lehengo asteburuan Hernaniren aurka berdinketa lortu ondoren, indarrak berrituta aterako da zelaira Mundarro, gaurkoan. Dudarik gabe, irabazi beharreko partidua jokatuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!