Urnietako taldean jokatzen du Oier Gurutzealde astigartarrak, Loitegirekin batean. Gaur Urnietan jokatuko dute, goizeko 10:00etan, Eskoriatzako bikotearen aurka. Goizeko bigarren partidua izango da. Gurutzealde Gipuzkoako Txapelketako ligaxka jokatzen ari dira, bigarren mailan, eta gogotsu aterako da gaur frontoira, aurreko astean Aurrera Saiazeko bikoteari aise irabazita.
Bestalde, atzo jokatzekoak ziren beste bi astigartar ere. Markel Zapiain Zestoaren aurka aritu zen, eta Ganix Urdangarinek Alde Zaharra izan zuen aurkari.