Argazki lehiaketa antolatu du Txantxangorri elkarteak: Ehiza, arrantza eta tiroa. Bigarren edizioa da aurtengoa, eta interpretazioa partehartzaileen esku utzi dute. Euskal Herrian bizi den edonork har dezake parte. Hiru kategoria izango ditu lehiaketak: 14 urte arte, 14 urtetik gora eta argazki herrikoiena. Gehienez 3 argazki aurkeztu litezke pertsonako, eta bakoitzak bere izenburua izan beharko du. JPEG formatuan entregatu behar dira, eta azkeneko eguna abenduaren 31a da. Argazkiak info@txantxangorri.com helbidera bidali behar dira, eta bertan azaldu behar da egilearen izena abizenak, telefonoa eta helbidea.