Trafiko aldaketak mantendu, Kaxkoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 22a

Atzietak, Andrekalek eta Kale Nagusiak bat egiten duten puntuan lurreko baldosak aldatu ditu Udalak. Obrek bi egun iraun dute, eta orain, komeni da ibilgailurik gainetik ez pasatzea beste bi egunetan. Hori horrela, Kaxkoko trafiko aldaketak mantendu egingo dira asteburuan ere. Atzietara zamalanek eta bertakoek bakarrik sartu ahal izango dute, eta Andrekaletik gora, Plazatik aterako dira. Kale Nagusiak ere, gorako norantza izango du. Baldosak aldatu dituzten zatia irekia egongo da oinezkoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!