Adin txikikoen arloan sarean egiten du lan Goizueta, Arano, Leitza eta Aresoko Mankomunitateak, eta Osasun Etxearekin elkarlanean gida-liburu bat argitaratu du, jaio-berrien familiei laguntzeko hainbat gomendio bilduta: Jaio naiz. Zaindu nazazue, zaindu zuen burua familiarentzako. Bereziki, ama edo aita izan berri direnentzako gida liburua da.
Haurren zaintza arloaren inguruko gomendioak
Gida-liburuan hainbat gai lantzen dira, haur jaio-berrien zaintzan laguntze aldera, eta guraso izan berri direnek izaten dituzten ohiko zalantzak argitze aldera.
Esate baterako, amatasun edo aitatasun eskubidearen inguruko xehetasunak ematen dira: zenbat denbora dagokion bakoitzari, nola eskatu, nola bideratu eskaera hori... Era berean, jaio-berrientzako jatekoen inguruko argibideak ematen dira. Baita edoskitze naturalaren inguruko informazioa ere.
Azkenik, edozein zalantza edo kezka argitzeko harremanetarako hainbat bide eskaintzen ditu.
Gida kontsultetan edota pediatriako erizainek etxean jaio-berriari egiten dioten bisitan banatuko dira.
Pediatriako erizainen protokoloa, oinarri
Haur jaio-berriei eta guraso izan berriei aurreneko harrera Osasun Etxean bertan egiten zaie, eta ondorioz, pediatriako erizainak izan dira gida-liburua osatu dutenak, protokoloa oinarri hartuta.
Gida, kontsultetan edota etxean jasotzeko aukera
Gida berri hau lortzeko bi bide nagusi daude. Batetik, osasunarekin lotutako hainbat zerbitzutan eskatu daiteke, eta bestetik, pediatriako erizainek jaio-berriei etxean egiten dizkieten bisitetan banatuko da.