Produktuak zuzenean saltzeko aukera izanen dute baserritarrek

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 22a

Kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harremana zuzena izatea, eta ekoizleek merezi duten irabaziak jasotzea bultzatu nahi du Nafarroako Gober­nuak orain gutxi onartu berri duen Dekretu Foral honen bitartez. Abenduan jarriko da martxan.

Kalitatezko produktuak, baserritik kontsumitzaileen eskuetara
Goizuetan badira 2-3 baserri, abeltzaintzatik eta nekazari­tzatik bizi direnak; tartean, Domiña eta Maingenea baserriak. Juan Jose Elizalde abel­tzaina da horietako bat, eta berria ona dela azaldu du: «lege hau garran­tzitsua da, eta aukera berriak irekitzen ditu baserritik bizi nahi dugunontzat».

«Aukera berriak irekitzen ditu baserritik bizi nahi dugunontzat».

Aukera berri horietako bat ekoturismoa izan daitekeela uste du Elizaldek. Izan ere, kontsumitzaileek etxean, mo­du naturalean egindako kalitatezko produktuak eska­tzen dituzte, eta askotan, ekoizpen prozesua ezagutzea ere gusta­tzen zaie. «Zuzeneko salmentarekin aukera izanen dugu eroslearekin zuzenean aritzeko, eta nahi izanez gero, baserria erakusteko, edo nola lan egiten dugun erakusteko».

Mota guztietako produktuak
Goizuetan abeltzainak eta baratzeko lanetan ibiltzen diren nekazariak izanen dira lege honen onurak jasoko dituztenak.
Hala ere, beste hamaika produkturen ekoizleei ere eraginen die lege berriak. Besteak beste, zukuak, mermeladak, fruta eta barazkien kontserbak, sagardoa, ardoa, likoreak, esnekiak, eztia eta bertatik eratorritakoak, infusioak egiteko espeziak, oliba olioa edota arrautza freskoak ekoizten dituztenei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!