Gaur hasiko da pista denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 22a

Gaur hasi eta otsailaren 2ra arte, hiru txapelketa jokatuko dira pistako txirrindularitzan, eta tartean izango dira txirrindulari astigartarrak.
Aurreneko saioak gaur izango dira, 16:00e­tatik aurrera Belodromoan, kadete, jubenil, sub23 eta elite mailetan.

Hiru txapelketa, neguan
Gaur hasiko den neguko denboraldi honetan, hiru txapelketa jokatuko dira.
Batetik, Gipuzkoako Cha­llen­ge-a. Bederatzi saiotan jo­ka­tuko da, eta saio guztietakoak gehituta, puntuazio onena lortzen duenak irabaziko du. Mota onetako txapelketa onenetarikoa da hau, nazio mailan, eta elite mailako txirrindulariak izaten dira: Leire Olaberria edo Axier Maeztu, adibidez.
Bestetik, Gipuzkoako Kopa jokatuko da. Taldetan jokatuko da, abenduaren 14an eta urtarrilaren 25ean.
Azkenik, Gipuzkoako Banakako Txapelketa jokatuko da, urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean.

Hiru txirrindulari astigartar, Donosti Berri Klubarekin
Txapelketa hauetan ere izango dira txirrindulari astigartarrak. Jubeniletan, Gorka Ur­kiola ariko da, iazko kadeteetako txapelduna. Kadeteetan, berriz, infantiletatik igo berri den Tomas Otermin eta Urko Semperena ariko dira. Donosti Berri Klubarekin har­tzen dute parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!