Astigarragako Herri Eskolako 4garren mailako ikasleak landareen gaia lantzen ari dira, eta aurreko asteazkenean ikasle baten amona, Pilar, izan zuten irakasle. Ondotxo erakutsi zien nola egin zauriak sendatzeko ukendua pasmobelarra eta berbena erabilita. Izan ere, sendabelarretan aditua da Pilar.