Hernani Txinparta taldeak partidu garrantzitsua jokatuko du gaur Landaren, arratsaldeko 16:00etan. Getxo B taldearen kontra ariko dira, denboraldiko bigarren garaipenaren bila. Taldeak dei egin die errugbizale guztiei, Landarera jaitsi eta taldeari animoak emateko. Haien babesa ezinbestekoa dute, garaipena lortzeko.