Orion jokatuko dute gaur Hernaniko palistek, Emakumea Pilotari txapelketan. Lau partidu izango dira, 15:30etan hasita: Irazustabarrena-Maddi Mendizabal/
Garmendia-Huizi; Goikoetxea-Pagola/Araiztegi-Senperena; Indo-Errasti/
Gutierrez-Eizmendi; eta Perez-Maider Mendizabal/Murua-Arrieta. Bestalde, Gipuzkoako txapelketako partiduak jokatuko ditu Hernanik gaur, 11:30etan Zizurkilen eta 17:00etan Bergaran.