Partidu zailak izango ditu Hernanik, asteburu honetan. Emakumezkoen Euskal Ligako hirugarren sailkatua hartuko dute gaur, Zubipen. Bizkerreren kontra ariko dira, 16:30etan. Ez dute partidu erraza izango, 7 partidutik 5 irabazi baititu Getxoko taldeak, baina zaleen animoekin, garaipena bilatuko dute hernaniarrek. Garrantzitsua izango da irabaztea, azkeneko postuetatik urruntzeko.
Mutilek, berriz, liderraren zelaian jokatuko dute bihar. Aretxabaletaren kontra ariko dira, 16:30etan. Partidurik galdu gabe da Aretxabaleta: zortzi irabazi ditu, eta bi berdindu. Hernanik, berriz, hirugarren postura eman nahi du salto, aurreko astean irabazi ondoren.