Ate irekiko jardunaldia egingo dute gaur kiroldegiko igerilekuan, waterpoloa probatzeko. 12:00etan izango da, eta 8 urtetik aurrerako haur guztientzat da. Hernani KE taldeak gaztetxoak animatu nahi ditu hurbildu eta waterpoloa zer den ezagutuz ondo pasatzera.